Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ossian

Irlandako ustezko gudari eta bardoa, III. mendekoa. J. Macphersonek The Poems of Ossian lana argitaratu zuen XVIII. mendean, Ossianenak bide ziren olerki gaeliko batzuetan oinarrituta idatzi omen zuena, baina geroago irlandar balada zahar batzuetan oinarritua zela ikusi zen. Dena dela, Macphersonen lana garrantzi handikoa da antzinako Eskoziako literatura ezagutarazteko.