Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ospital, André

Nafarroa Behereko idazlea (Aldude, 1915). Merkataria zen bizibidez. Herria, Gure Herria, Sud-Oest, Chasses et Migrations, Basque-Eclair eta Gure Almanaka agerkarietan eman ditu argitara bere lanak eta artikuluak. Horien artean: Traditions des Aldudes (1965) eta Arte-bide ta amodio antzerkilana.