Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oso

izond. eta adlag. A. izond. Zatirik edo osagairik falta ez zaiona; (zerbait) buru batetik bestera hartzen duena. Egia esatekotan, egia osoa zor dugu. Isiltasun osoa zegoen. Idazle baten hiztegi osoa. Nik ez dut besterik pentsatu nire bizi osoan. Ez dute haiek agian erru osoa. Fededun osoa zen erlijio-gaietan. Arrazoi osoa du. Lehenbiziko ahapaldiak oso eta bete dirudi zentzuaren aldetik. Aldizkaria gero eta osoago eta ederrago dator. || Esaldi osoak agertzen dira mozturik. Frantzia osoko eta ez Frantzia bakarreko erromantzeak. Arrazoi osoz. Eskubide osoa du horretarako. || Liburu atsegina eskaini digu: eleberri osoa ez bada ere, eleberri polit baten zati eta pusketa apainak, bai. Gizon osoak zirelako, burutik oin-zolarainoko gizonak. || Jai osoetan lan debekatuak egitea berez bekatu da. Euskaltzain osoa. ik. euskaltzain. || Zaldi osoa: zikiratu ez dena. || (Adizlagun gisa). Zatirik falta ez zaiola. ik. osorik. Diruak beti oso zeuzkan, kutxan giltzatuak. || Eritasunik, gaitzik, zauririk gabe. Oso direnek ez dute medikuren beharrik. Oso eta sendo. || Oso-osoan. Gisa horretako liburuak ez baititu inork oso-osoan bere burutik ateratzen. || Oso-osorik. ik. osorik. || Osoko (batzar edo bilerez). Osoko bilkura. 
B. adlag. Goreneko mailan, guztiz, erabat, arras, biziki. || (Dagokion adizlagun edo adjetiboaren aurrean). ik. osoki. Oso ederki. Ez zeuden oso lasai. Oso oker ez banago. Oso berandu. Ez da oso erraza irakurtzen. Haien oso adiskide zirela. Gai horietan ez naiz oso trebea. Harroak gara euskaldunok eta ametsari oso emanak. || (Atzean). Gehiena gihar hutsa, pisua zen oso. || (Adjetiboari dagokion izenaren aurrean). Badakit hau ez dela oso esaera egokia. Oso denbora luzean. || (Izenaren eta adjetiboaren artean) Poz oso handiaz poztu ziren izarra ikusirik. || (Aditz bati dagokiola). Baina Jesus gurutzean josi zuteneko oso ahuldua eta makaldua zegoen. Oso atsegin zait. Hara orduko ilundu du oso. Eta hau oso gogoan eduki behar genukeen puntua da. Komeni da, oso komeni ere, hori jakin dezagun. Oso damuturik nago.