Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ortiz de Zárate, Juan

Bizkaitar konkistatzailea (Urduña, 1521 - Asuncion, Paraguai, 1576). Gaztetan Gaztelara joan eta hango gortean egon zen. Geroago Ameriketara joan zen eta Peruko gizon eraginkorrenetako bat izan zen bildu zuen aberastasunari esker. Rio de la Platako “Aurreratu” izendatu zuen erregeordeak 1567. urtean, eta Espainiara itzuli behar izan zuen kargua eskuratzera. Ameriketara jo zuen berriro ere 1572. urtean, eta bere iloba Juan de Garairekin batera Asuncion hiria konkistatzeko prestakuntzak egin zituen. San Salvadorrera iritsi ziren lehenik (Bizkaia Berria izena eman zioten) eta 1575. urtean Asuncionera heldu ziren. Urte hartan hil zen, pozoitua zenbaiten arabera.