Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oriamendiko guduak

1837. urteko martxoan Oriamendi mendi inguruan gertatu ziren liberal eta karlisten arteko guduak. Martxoaren 10ean hasi ziren, eta 16an lortu zuten Oriamendiko gaina karlistek. 400 hil eta 900 zauritu izan ziren liberalen artean, eta 38 hil eta 679 zauritu karlisten artean. Izen bereko kantaz gogoratzen dira gudu haiek.