Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oreja Aguirre, Marcelino

Espainiar politikaria, Marcelino Oreja Elóseguiren semea (Madril, 1935). Zuzenbide ikasketak egin zituen Donostian, Bonnen eta Hagan. Madrilgo Complutenseko irakasle egin zuten 1971n eta Informazio eta Turismoko idazkariorde izendatu zuten 1974an. Kanpo Arazoetarako ministro izan zen Suárez-en agintaldian, eta UCD alderdiko diputatu egin zuten Gipuzkoan 1979an. AP alderdiko kide egin zen 1983an. Europako Kontseiluko Idazkari Nagusi hautatu zuten 1984an. 1993ko hauteskundeetan diputatu hautatu zuten Madrilgo gorteetan.