Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ordos

Mongolia Barneko erdialdeko ordokia, Txinako iparraldean, Hoang Ho ibaiaren ertzean.  v Ordos taldea. XIV. mendean Ordos ordokian finkatu zen gizatalde mongola. Ordos taldeko kideak lamaistak egin ziren 1566an, eta Aba Hay enperadore mantxuaren mendean egon ziren. Abeltzainak ziren gehienak.  v Artea. K.a. XV. mendekoak dira ordos taldearen lehenengo aztarnak, eta K.a. III. mendekoak azkenak. Tagar artetik eta Txinaren eraginetik sortu zen, eta estepetako arte molde nagusietako bat da. Brontzezko lanak dira ordos taldeko aipagarrienak; animalien irudiak agertzen dituzte edo apaingarri zoomorfikoak, simetrikoak gehienetan. Londresko British Museum-en daude gaur egun gehienak.