Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oomizeto

izond. Zool. Izen bereko klaseko onddoez esaten da. Mizelio handia dute. Bi eratara ugal daitezke: sexu gabe, zoosporez nahiz konidioz, edo sexu bidez, oosporez alegia. Bizkarroien modura edo organismo saprofitoek bezala xurgatzen dute behar duten hazkurria. Flagelo bat edo bi izaten dituzte. Aipagarriak dira Phytophthora infestaris (1845ean Irlandako patata uzta hondatu eta gosetea ekarri zuena), Aphanomyces (ilarraren sustraiak usteltzen dituena) eta Plasmopara motak, besteak beste.