Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oñate, Cristobal de

Gipuzkoar konkistatzailea (Oñati, XVI. m. - Mexiko, XVI. m.). Espainia Berrira heldu zen 1524. urtean. Mexikoko hiriko erregidorea zen 1528an. Nuño de Guzmán-ek Jaliscoko indiarren aurka antolatu zuen espedizioan parte hartu zuen. Iparralderantz jo zuen gero eta Sierra Madre igaro ondoren Guadianako haraneraino iritsi zen. Guadalajara hiriaren gaur egungo kokapena erabaki zuen eta 1541ean, hiriko gobernaria zela, XVI. mendean gertatu zen indiarren matxinada gogorrenari aurre egin behar izan zion. Zacatecas hiriaren sorreran ere hartu zuen parte.