Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

onikoforo

iz. eta izond. Zool. Izen bereko phylum-eko animaliez esaten da. Zoologo batzuek artropodoetan sartzen dituzte. Lehorreko animaliak dira, zizarearen antzekoak, baina neurriz haiek baino askoz txikiagoak. Burua soinetik garbi bereizten ez dena, ahoa azpialdean duena eta intsektuen antzeko antenekikoa dute. Gorputzaren alde banatara hanka asko, giltzatuak eta erpedunak dituzte. Ekuatorez hegoaldeko lurralde bero eta epeletan bizi dira, leku heze eta ilunetan batez ere. Egur ustela eta artropodo txikiak jaten dituzte.