Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ondarra Erdozia, Lorenzo

Nafar organo-jotzailea eta musikagilea, Frantziskoren anaia (Bakaiku, 1931). Kaputxinoa. Donostiako Udal Musika Kontserbatorioan egin zituen organo eta konposizioko ikasketak. Obra profanoak eta erlijiozkoak idatzi ditu. Aipagarriak dira Canciones de Navidad, Canciones populares catalanas eta bi Poemas vascos (ahots baxurako obrak) musika lan profanoak eta Motetes polifónicos (ahots zurirako obra), Pascua Gregoriana (orkestrarako obra), Escenas de la Pasión eta Poema Franciscano erlijiozko musika lanak. 1969. urteko Musikako Sari Nazionala jaso zuen Diálogos organo eta harizko bi seikoterako obrari esker.