Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

onagrazeo

izond. Bot. Mirtalen ordenako izen bereko familiako belar landareez eta zuhaixkez esaten da. 18 genero eta 640 landare mota biltzen ditu. Onagrazeo gehienak belarkarak dira; eta asko, uretan hazten direnak. Hosto bakunak dituzte, adarretan kokatzeko eraz, txandakakoak edo aurkakoak. Loreak hostoen oinean izaten dituzte; sexu bikoak edo sexu banakoak eta dioikoak izan daitezke. Estatu Batuetan eta Mexikon hazten dira, batez ere. Familia honetako landarerik ezagunena fuksia da.