Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ollantay

Peruko literaturako drama kitxua. Hasieran ahoz aho zabaldu zen, baina 1853an bertsio idatzi bat argitaratu zen, Antonio Valdez apaizarena bide dena. Dramaren jatorria eta egilea nor izan zen ez da argitu oraindik, baina adituen ustez bertsio idatzia kolonia garaian drama inka baten gainean egindako moldaera da. Dramaren gai nagusia Ollantay gudariak Pachacutec agintari inkaren alaba bati zion maitasuna da. Ollantayk nagusiari bere alabaren eskua eskatzen dio, baina agintariak, Ollantay beste gizarte maila batekoa dela eta, ezezkoa eman eta espetxera sartzen du. Hortik aurrerako gertakariei dagokienez, bertsio asko daude, amaiera zoriontsukoak batzuk eta tragikokoak besteak.