Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olson, Charles

Estatu Batuetako olerkaria (Worcester, Massachusetts, 1910 - New York, 1970). Estatu Batuetako abangoardiako olerkaria. Bigarren Mundu Gerraren ondorengo olerkari askorengan eragina izan zuen. Harvard, Radcliffe eta Black Mountain unibertsitateetako irakaslea izan zen. Olsonen bi lan nagusiak 1960. urte inguruan argitaratu ziren: The Maximum Poems, 38 olerkiz egindako saila, eta The Distances, olerki laburren bilduma. Olerkingintzaz zituen burutapenak Projective Verse (1950) lanean ezagutarazi zituen. Bestalde, Herman Melvilleren Moby-Dick-i buruz egin zuen azterketa kritikoak, Call Me Ishmael (1974) izen handia eman zion.