Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olóriz Azparren, Hermilio de

Nafar idazlea, bibliotekaria eta kronikaria (Iruñea, 1854 - Iruñea, 1919). Nafarroako Aldundiko bibliotekari eta kronikaria izan zen 1878. urtea ezkero. Real Academia de la Historia akademiako urgazlea izan zen, beste erakunde ofizialetako kide izateaz gainera. Obra nagusiak: El Romancero de Navarra (1876), Fundamento y defensa de los Fueros (1880), La ruta de Roncesvalles y la batalla de las Navas de Tolosa (1882), El naufragio (1910), Navarra en la guerra de la Independencia (1910) eta Nueva biografía del doctor navarro Don Martín de Azpilicueta (1918).