Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olier, Jean-Jacques

Frantses apaiz eta idazlea (Paris, 1608 - Paris, 1657). Frantziako XVII. mendeko erreformaren aitzindarietako bat izan zen. Sorbonneko unibertsitatean teologia ikasketak amaitu eta Erroman sakondu zituen ondoren. Bizimodu nahasia izan zuen harik eta Parisa itzuli eta begietako eritasun batetik sendatu ondoren, Parisko herritar pobreei laguntzen eta beste zenbait herritan predikatzen hasi zen arte. 1633an apaiz egin zen eta 1641ean apaizgaitegi bat sortu zuen. Parisko parrokia erretore izan zen. Haren lanak eragin handia izan zuen, baita sorterritik kanpora ere.