Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olga Konstantinovna

Greziako erregina (Pavlosk, 1851 - Erroma, 1926). Errusiako Konstantino duke handiaren alaba. 1867an Greziako Jurgi I.arekin ezkondu zen. Senarra hil eta haren semeak abdikatu bazuen ere, berriro errege izendatzea lortu zuen Olgak. Semeak bigarren aldiz abdikatu zuen, ordea, eta Olgak Greziatik alde egin behar izan zuen.