Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olave Azpiri, Jacinto

Gipuzkoar margolaria (Eibar, 1877 - Eibar, 1957). Argentinara jo zuen familiarekin batera 9 urte zituenean eta han egin zituen margolaritzako lehen ikasketak. 17 urte zituela itzuli zen bere jaioterrira eta handik Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako eskolara joan zen pinturako ikasketak ontzera. Madril utzi eta Eibarren jarri zen bizitzen. Erretratua landu zuen batez ere. Lan nagusiak: La niña enferma, La buena madre, El piropo, Retrato a la señora Madina, Retrato de don Mateo de Orba, Autorretrato, Estudio, Retrato de Dioniosio Azkue eta La joven familia.