Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olabe

Nafarroako Olaibar udalerriko kontzeju eta herriburua (Iruñeko merindadea). Olave du izen ofiziala. Hizkuntza, gaztelania. XX. mendearen bigarren erdian galdu zen euskara. Aipagarriak dira XIII. mendeko San Pedro Apostoluaren eliza, Ostiako San Gregorio ermita eta XVIII. mendeko jauregia.