Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Okudzhava, Bulat Shalvovich

Errusiar idazle eta kantaria (Tbilisi, Georgia, 1924 - Paris, 1997). 1961ean eman zuen bere burua ezagutzera, Lehen lerroan eleberria argitaratuz. Eleberri horretan Bigarren Mundu Gerrako sarraskiak kontatzen dira, eskolatik gerra frontera eramaten duten nerabe baten ikuspegitik. Bigarren eleberriak (1969, Avrosimov gaixoa) Sobietar Batasuneko prosalari onentsuenetako bat zela erakutsi zuen. Aurrerago, Moskuko Literatura Aldizkariko arduradun izan zen, eta Idazleen Elkarteko idazkari hautatu zuten. Beste lan batzuk: Zhor-en argazkia (1970), Tula-ko agentea (1971), Shipov agente sekretua 1862. urtean Leon Tolstoi kondearen atzetik zihoaneko abentura miresgarriak (1973), Diletanteen bidaia (1978). Bestalde, 1960 ondoko urteetako kantari frantsesen lagun eta mireslea izan zen (George Brassens, Jacques Brel), eta bera ere abeslari handia izan zen.