Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

okozol

iz. Bot. Hamamelidazeoen familiako zuhaitza, enbor sendoa eta soila, eta adaburu zabal adartsua duena (Liquidambar styraciflua). 45 m inguru luze egin daiteke. Berez Estatu Batuetan eta Mexikon hazten da, baina Europako parkeetan ere nahiko zabaldua dago gaur. Enborraren barruko muina gogorra du, kolorez arre gorrixka, eta altzariak egiteko erabiltzen da Estatu Batuetan eta Mexikon. Enborrak erretxina horixka garden bat isurtzen du ebakitzean, gogortzean kolore ilunagoa hartzen duena. Mexikoko antzinako indiarrek estatuari zergak ordaintzeko, sendagaiak eta gai urrintsuak egiteko erabiltzen zuten erretxina hori.