Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oiarzabal, Juan

Arabar mendizalea (Gasteiz, 1956). Egino eskalada eskolan eta Gorbeian egin zituen lehen urratsak mendian. 1982. urtean egin zuen Himalaiarako bere lehen bidaia. 1985. urtean bere kirol ibilbideko lehen zortzi milako mendia egitea lortu zuen, Cho Oyuren tontorrera iritsiz. Hamalau urte behar izan ditu mendizale arabarrak munduko 14 zortzi milako mendien gailurrak egiteko: Everest, Cho Oyu, K-2, Lhotse, Kangchenjunga, Makalu, Manaslu, Sisha Pagma, Broad Peak, Dhaulagiri, Nanga Parbat, G-I, G-II eta Annapurna. Azkena Annapurna izan da, eta 1999ko apirilean lortu zuen. Munduan 8.000 metrotik gorako hamalau mendiak igotzea lortu duen seigarren pertsona eta lehen mendizale euskalduna izan da. Himalaiako hogeitik gora espediziotan parte hartu du 2000. urtea arte.