Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ohnet, Georges

Frantses eleberrigilea (Paris, 1848 - Paris, 1918). Aristokraziaren eta burgesiaren kontrakotasuna islatzen duten eleberriak idatzi zituen, bere garaian oso ezagunak egin zirenak. Idatzi zituen lanen artean Le maître des forges (1882) da garrantzizkoenetako bat. Beste zenbait lan: Lise Fleuron (1884), Volenté (1888), Le docteur Rameau (1889), Au fond du gouffre (1899).