Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ogariov, Nikolai

Errusiar iraultzaile, filosofo, olerkari eta kazetaria (San Petersburgo, 1813 - Greenvich, 1877). Populismoaren sortzaileetako bat izan zen. 1856an ihes egin behar izan zuen Errusiatik, birritan kartzelaratua izan ondoren. Herzenekin batera, Londresen argitaratzen ziren Errusiako iraultzaren aldeko hainbat aldizkaritan laguntzaile izan zen. Feuerbachen eragina nabaria da Ogariovengan. Hegelen filosofia landu zuen (dialektika, batez ere), Errusiako iraultzarako oinarri filosofiko bat aurkitzeko asmoz.