Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Obote, Milton

Ugandako politikaria (Akoroko, 1924 - Johannesburgo, 2005). UPC (Uganda People’s Congress) higikunde nazionalista errepublikazalea sortu zuen eta alderdi horretako lehendakaria izan zen (1960). Ugandak burujabetasuna lortu zuenean oposizioko buru izan zen, eta 1962tik aurrera Lehen Ministro. 1966an errepublika aldarrikatu zuen eta lehendakari izendatu zuten, baina Idi Amin-ek emandako estatu kolpeak aginpidetik kendu zuen 1971n eta erbestera alde egin behar izan zuen. 1980an Ugandara itzuli zen, bere alderdiak hauteskundeak irabazi ondoren. 1985ean beste estatu kolpe batek aginpidetik kendu zuen berriro.