Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oboe

iz. Mus. Haizezko musika tresna, zurez egina, mihi bikoitza eta tutu konikoa duena. XVII. mendeko shawn edo xarameletik dator. Frantses eskulangileek mutur konikoa txikitzean hobetu zuten, eta orkestra barruko zurezko musika tresnarik garaiena izan zen. XVII. mendearen bigarren erdialdean orkestran onartu zen eta XVIII. mendean, fagotarekin batera, berebiziko garrantzia hartu zuen orkestraren barruan. Oboearen hedadura bi oktaba t´erdikoa da, gutxi gorabehera. Hotsa oso sarkorra eta atsegina du. Taldeko oboe bakoitzak hotsa desberdina izaten du, mihiaren zabaleraren arabera.