Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Norris, Frank

Estatu Batuetako eleberrigile eta kazetaria (Chicago, 1870 - San Francisco, 1902). Frantzian bizi izan zen aldi batez, eta naturalismoaren eta Zolaren eragin handia izan zuen. Gerrako kazetari gisa ibili zen Hegoafrikan eta Kuban. 1899an Mc Teague eleberria idatzi zuen, Erich von Stroheim zinemagileak Greed (Zekenkeria) filma egiteko oinarritzat hartu zuena. Haren idazlan nagusia gariaren ekoizpenaren eta banaketaren gaineko trilogia bat da: The Octopus (Olagarroa, 1901) eta The Pit (Putzua, hil ondoren argitaratua, 1903); hirugarren liburua bukatu baino lehen hil zen. Beste idazlan batzuk: Vandover and the Brute (1914), Six Essays on the Resposabilities of a Novelist (1903).