Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Norman, Greg

Australiar golf jokalaria (Queensland, 1955). Nazioarteko rankingean eta Estatu Batuetako zirkuituan lehen postuetan dago. 1976an hasi zen profesional gisa jokatzen. Estatu Batuetako zirkuituan 1983an hasi zen, eta titulu asko lortu du. Europako, Japoniako eta Australiako zirkuituetan ere parte hartzen du. 1986an eta 1993an Britainia Handiko Irekia irabazi zuen.