Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nooteboom, Cees

Holandar idazlea (Haga, 1933). Eleberriak nahiz poema liburuak idazten ditu. Munduan zehar asko bidaiatu du, Europa, Tunisia, Brasil, Japonia, Malaysia, Birmania eta Indonesian zehar, besteak beste. Bere liburuetan bidaia horietako bizipenak islatu ohi ditu. Kontakizun liburu ugari idatzi du, horien artean: Philip eta besteak (1955), Herbehereetako mendietan (1984), Buda hesiaren atzean, Bangkokera bidaia (1986), Berlingo kronikak (1990), Hilen eguna (1998). Poemak, berriz, hauek dira aipagarriak: Hildakoak etxe bila dabiltza (1956), Begiaren ikuspegia (1989) eta Inoren autoerretratua (1993).