Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nitroso, oxido

Kim. N2O formula duen gas koloregabea. Joseph Priestley-ek aurkitu zuen 1772an. Amonio nitratoa berotuz edo nitriloen eta nitratoen erredukzio kontrolatuz lortzen da. Ez da pozoitsua. Bakarturik ez da sukoia, baina leher daiteke airearekin nahasia dagoenean. Odontologian eta ebakuntza laburretan anestesiko gisa erabiltzen da 1840. urteaz geroztik. Elikagaientzako aerosoletan gas bultzatzaile gisa ere erabiltzen da.