Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ningxia Hui

Txinako ipar-erdialdeko lurralde autonomoa; 66.000 km2 eta 4.655.451 biztanle (1991). Hiriburua, Yinchuan. Hoang Ho ibaiaren bi aldeetarako alubioi lurrek hartzen dute lurralde horren erdialdea (250 km luze eta 50 km zabal); hegoaldea, Alashango basamortuan dago. Ningxiako biztanle asko, 700.000 (1964) hui etniakoak dira, erlijioz musulmanak. Ekonomia jarduera nagusia laborantza da; arroza, garia, artatxikia eta kotoia lantzen dira, batez ere.