Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

niktereute

iz. Zool. Kanidoen familiako ugaztun haragijalea, katamarroaren antzekoa, 60 cm inguru luzea eta 30 cm inguru garaia (Nyctereutes procyonides). Gorputz-luzea, hanka-motza eta ile-arrea da. Asiako sortaldean batez ere, eta Austrian eta Alemanian bizi da, ur asko den eskualdetan beti. Animalia gauzalea da; orduan irteten du janari bila. Arratoiak edo arrainak jaten ditu batez ere, baina baita landareak ere.