Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nikosia

(Gr. Leukosia). Zipreko eta izen bereko barrutiko hiriburua, Messaria ordokian, Pedias ibaiaren ertzean. 161.000 biztanle. Zipreko salerosketa eta industria hiri nagusia. Tabakoa, ehungintza, kimika industriak, etab. Nekazaritza merkatua. Zipreko aireportua garrantzitsua da Europaren eta Ekialde Hurbilaren arteko komunikabideetan. Han dago Zipreko eliza autonomoaren egoitza nagusia. Hiria veneziarrek egindako harresi batez (1567) inguraturik dago. Monumentu garrantzizkoak dira: Santa Sofiako katedrala (XIII-XIV. mendea, gaur Selimiye mezkita); antzinako agustindarren eliza (XIV. mendea, gaur Emerghe mezkita).  v  Historia. Lusignan frankoen hiriburua izan zen (XIII. mendea). Genoak eta Veneziak beretu nahi izanik, bien arteko borroka iturri gertatu zen; 1489tik veneziarren mende egon zen harik eta 1570ean turkiarrak hartaz jabetu ziren arte.