Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nikolais, Alwin

Estatubatuar koreografoa (Connecticut, 1912 - New York, 1993). Dantza modernoa ikasi zuen Hanya Holm dantzari ospetsuarekin. 1956an bere taldea sortu zuen, Alwin Nikolais Dance Company. Hainbat obratako koreografia eta eszenografia sortu, eta musika ondu zuen, Egiturak (1970), Cross-Fade (1975) eta Talismana (1981) obrena, besteak beste.