Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nijinskaia, Bronislava Fomitxna

Errusiar dantzari, koreografo eta pedagogoa (Varsovia, 1891 - Los Angeles, 1972). Vlaslav Nijinski dantzariaren arreba. Dantza eta koreografia ikasketak egin zituen San Petersburgoko dantza eskolan. Anaiarekin batera Parisa joan zen Diaghileven Errusiako Balletetan dantzari izatera, baina 1914. urtean Errusiara itzuli eta dantza eskola bat sortu zuen. Iraultza bitartean Londresa erbesteratu zen. Ballet ugari antolatu zituen: Azeria (1922), Ezteiak (1923), Oreinak (1924), Music-hall inpresioak (1927) Pierné-rena, eta Valsa, Ravelena, Ida Rubinsteinentzat. 1954. urtean Cuevaseko markesaren balletaren irakaslea izan zen. 1969. urtetik aurrera Buffaloko Balletaren (New York) arte aholkulari eta koreografoa izan zen. Azken koreografia Stravinskyren Ezteiak. 1971. urtean aurkeztu zuen Vienan.