Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nigg, Serge

Frantses musikagilea (Paris, 1924). Parisko kontserbatorioan egin zituen harmonia eta konposizio ikasketak O. Messiaenekin, eta geroago, 1946-1950 urteetan, dodekafonismoa ikasi zuen R. Leibowitzekin. Hasieran dodekafonismoan oinarritu zen eta musika erraztera jo zuen. Geroago, atonalitatearen aurka agertu zen eta musika erromantikoagoa idatzi zuen pixkanaka. Bere belaunaldiko musikagile nagusietako bat da. Lan aipagarriak ditu, besteak beste: Timour (1944) poema sinfonikoa; Olerkari gatibu batentzat (1950), piano, harizko tresna eta perkusiorako; biolin eta orkestrarako kontzertu bat (1957); Jerome-Bosch Sinfonia (1960); Axelen aurpegia (1967); Fulgur (1968-1969) orkestrarako, eta Tronpetetarako eta pianorako lanak (1972).