Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nieto Roldán, Ángel

Espainiar motoziklista (Zamora, 1947). Hamasei urterekin lortu zuen lehen kontratua, Derbi etxearekin. Oso txikia denez (1,57 metro), Haurra ezizena jarri zioten. Zilindrada txikietan (50, 80 eta 125 cc-tan) ibili zen gehienbat, eta garaipen asko lortu zuen. 1969an 50 cc-tan munduko txapeldunik gazteena bihurtu zen. Motor talde askotan ibili zen, Derbi, Morbidelli, Kreidler, Minarelli, Garelli eta Bultacon, besteak beste. Mundu mailako hamahiru titulu lortu zituen: sei 50 cc-tan (1969, 1970, 1972, 1975, 1976 eta 1977an), eta zazpi 125 cc-tan (1971, 1972, 1979, 1981, 1982, 1983 eta 1984an). 1986an utzi zion lasterketetan parte hartzeari.