Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nicholson, Jack

Estatu Batuetako zinema antzezlea (Neptune, New Jersey, 1937). Gazte zela, 1960. urte inguruan, diru gutxiz egindako beldurrezko filmetan eta motozale banden filmetan parte hartu zuen; horietan garrantzi gutxi zuten paperak egin zituen, harik eta 1969. urtean Easy Rider filmak ospe handia eman zion arte. Geroztik hainbat film arrakastatsuren protagonista izan da, besteak beste: The Last Detail (1973), Chinatown (1974), One Flew Over the Cukoo’s Nest (1975); azken film horregatik Oscar saria irabazi zuen. Azken urteotan egindako filmen artean aipagarriak dira halaber: The Shining (1980), The Postman Allways Rings Twice (1981) eta Prizzi’s Honor (1985) Batman (1989); 1983. urtean Terms of Endearment filmaz, bigarren mailako aktore onenari dagokion Oscar saria irabazi zuen. Zuzendari lanak ere egin ditu Drive, He Said (1971) eta Goin’ South (1978) filmetan.