Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Newton, Helmut

Alemaniar argazkilaria (Berlin, 1920). Moda munduko argazkilaritza eta antzerkiko ikasketak egin zituen. Australian, Singapurren eta Parisen bizi izan da. Modako aldizkari eta bezeroentzat lan egin izan du jende ospetsuen argazkiak egiten. Bere lana erakusketa eta argitalpen askotan ikus daiteke; Jardin des Modes, Nova, Queen, Stern, Marie Claire, Elle, Playboy, Vogue eta Vanity Fair aldizkarietarako argazkiak egin ditu. 1970eko hamarkadan, Vogue aldizkariaren Frantzia eta Italiako edizioetarako moda marrazki oso berritzaileak egin zituen, ukitu erotikoekin. Erich Salomon prentsa argazkilari alemanak eta Brassai argazkilari frantsesak eragin handia izan dute bere lanetan. Gaur egun Montecarlon bizi da.