Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Neutra, Richard Joseph

Estatua Batuetako arkitektoa, Austrian jaioa (Viena, 1892 - Wuppertal, 1970). Funtzionalismo garbienaren printzipioen jarraitzailea izan zen; kontu handiz gordetzen zuen gizabanakoaren eta ingurunearen arteko harmonia. Lovell etxea (Los Angeles, 1927-29) izan zen haren obra nagusietan lehenengoa. Bere estilo berezia erakutsi zuen obra honetan, Europako Le Corbusier eta Ludwig Mies van der Rohe arkitektoen ildoari jarraituz. Obra nagusiak: Tremaine etxea (Santa Barbara, 1947-48), Von Sternberg etxea (San Fernando, 1936) eta Beckstrand etxea (Palos Verdes, 1937).