Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Neumeier, John

Estatubatuar dantzaria eta koreografoa (Milwaukee, Wisconsin, 1942). Dantza klasikoa Estatu Batuetan ikasi zuen, eta ondoren Londresen egon zen Vera Volkovarekin. Neumeier-en karreraren parte nagusia ordea, bai dantzari gisa bai koreografo gisa, Alemanian igaro da: Stuttgart, Frankfut, Hanburgo. Azken hiri horretako operako balleta zuzendu zuen. Gaur egungo koreografoa da, baina dantza klasikoaren eragin handia du. Ballet handien berrirakurketa egin du (Intxaur kraskailua, 1971; Romeo eta Julieta, 1971), pertsonaia mitikoen interesa du (Vaslaw, 1979; Peer Gynt, 1989) eta sentiberatasun handiarekin hurbildu da Mahler-en (Hirugarren sinfonia, 1976) eta Bach-en (Pasioa San Mateoren arabera, 1981; Magnificat, 1987) lanetara.