Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nestorianismo

iz. Erl. Nestorioren dotrina, Kristoren giza izaera azpimarratzen zuena. Horren arabera, Mariak, gizaki zenez, gizakia besterik ezin sortu zuen, ez jainkoa. Nestorianismoa Ekialdeko eta Mendebaleko apezpikuen arteko politikazko eta erlijiozko desadostasun handien iturri gertatu zen. Heretikotzat hartu zuen Efesoko kontzilioaren erabakia gorabehera (431), nestoriar elizak sartaldeko Turkian eta Persian zabaldu ziren. Kaliferrian guztiz zabaldu zen, eta Txinaraino eta Siberiaraino iritsi zen; XIV. mendean turkiarrek ia erabat desagertarazi zuten, eta Mesopotamian eta bereziki Kurdistanen bakarrik iraun zuen. Gaur egun ere nestoriar komunitate zenbait daude han.