Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nepentazeo

izond. Bot. Aristolokialeen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Familia honetako landare gehienak zurtsuak, zuhaixka egiturakoak, igokariak eta haragijaleak dira. Mota batzuek hostoaren puntan aihen luze bat, pitxar itxura hartzen duena, izaten dute (Nepenthes rafflesiana). Hezetasun handia den lurraldeetan hazten dira, Borneo, Sri Lanka eta Madagaskar uharteetan, batez ere, baina etxe barruan ere bizi daitezke egurats egokian edukiz gero. 80 mota inguruk osatzen dute familia hau; ezagunenak gorago aipatu dena, Nepenthes maxima, N. northiana eta N. rajah dira.