Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Negri, Pola

(Jaiotza izena, Apolonia Chalupec). Poloniar antzezlea (Pomerania, 1894 - 1987). Zinema mutuko izar handienetako bat izan zen. Amak bultzatuta dantza ikasketak egin zituen, baina antzezle gisa egin zen ezaguna. Lehen agerraldia Varsoviako antzoki batean egin zuen, eta gertakari horretarako aukeratu zuen Pola Negri izena. Berlingo antzokian hainbat lan eszenaratu ondoren, filmak grabatzen hasi zen. Emakume ederra zen, eta laster ireki zizkioten Hollywoodeko ateak. Charlie Chaplin eta Rodolfo Valentinoren maitalea izan zen, eta garai haietako beste zinema izarren maila berean jarri zen, Gloria Swanson eta Greta Garboren mailan, esaterako. Film aipagarrienen artean ditu: Momiaren begiak (1918), Dantzari espainiarra (1923), Paradisu Debekatua (1924), Pagoden itzalpean (1925), Mazurka (1935), Kaixo Diddle Diddle (1943).