Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nazor, Vladimir

Kroaziar gerrillaria, olerkaria eta politikaria (Postire, 1876 - Zagreb, 1949). Bigarren Mundu Gerran gerrillari izan zen eta Kroaziako Herri Errepublikako kontseiluaren lehendakari aukeratu zuten ondoren (1945-1949). Nazor-en literatura lana eslaviar tradizioan eta gerrillari garaian izandako esperientzietan oinarritzen da. Idatzi zituen lan ezagunenak Lirika (1900) eta Olerki liburua (1942) dira.