Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nauplio

iz. Zool. Oskoldunen larba sortu berria. Hiru luzakin pare izaten ditu toraxean, oskoldun heldu egitean antena eta murtxikatzeko baraila bihurtzen direnak. Nauplio larbak ez du segmenturik izaten. Oskoldun primitiboetan bitarteko aldirik gabe bihurtzen dira nauplioak oskoldun heldu. Goi mailako oskoldunek, berriz, larba aldi bat edo gehiago izan dezakete oskoldun heldu izan arte.