Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nassar, Raduan

Brasildar idazlea (Sao Paulo, 1935). Filosofiako ikasketak egin zituen Sao Pauloko Unibertsitatean. Jornal do Barrio egunkariaren sortzaileetako bat da. 1975ean Lavoura Arcáica eleberria idatzi zuen, hurrengo urtean Coelho Neto saria jaso zuena Brasilgo Letretako Akademiaren eskutik. Nassar-ek jatorri arabiarra du, eta hori bere idazkeraren originaltasunean antzematen da, ekialdeko kulturako printzez zipriztintzen baititu eskualde brasildarrean girotutako bere lanak. Idazlan aipagarrienen artean ditu: Um Copo de Cólera (Amorruzko ontzia) eleberria, Menina a caminho (Neskato bat bidean) ipuina eta abar.