Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nakasone, Yasuhiro

Japoniar abokatua eta politikaria (1917). 1946an hasi zen politikan lanean, Alderdi Demokrataren barruan, baina handik denbora gutxira Alderdi Liberal Demokratan sartu zen. 1959tik aurrera behin baino gehiagotan izan da ministro. Zenko Suzukiren gobernua bukatu ondoren (1982), Nakasone izendatu zuten haren lekua hartzeko, bai Alderdi Liberalaren agintaritzan eta bai Lehen Ministro karguan. 1987an utzi zuen kargua.