Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nahhas Pasha, Mustafa an

Egiptoko politikaria (Kairo, 1876 - Alexandria, 1965). Wafd alderdiko buruzagia. Faruk erregeak gobernuko buru egin zuen 1936an erregetzara iritsi zenean. Ingalaterraren eta Egiptoren arteko hitzarmena (1936) eta Montreux-eko ituna (1937) sinatu zituen. 1937an, gobernuko buruzagitzatik kendu zuen Faruk erregeak. 1950ean britainiarren laguntzarekin aginpidera iritsi zen berriz, eta bi urtez izan zen gobernuko buru, Naguib jeneralak 1952an kendu zuen arte.