Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nabar-lore

iz. Bot. Lore elkartuen familiako urteko belar landarea, zurtoin-zuzena, txandaka eta zurtoinaren alde banatan kokatutako hosto luze meheak dituena (Centaurea cyanus). Inbutu egiturako hainbat zati txikiz osatutako lore urdina du. Intsektu bat gainean jartzean hari dakarren polena kentzeko egokiera hartzen dute lorearen atalek. Fruitua kusku egiturakoa eta lehorra du. Mediterraneo itsasoaren inguruetako lurraldeetakoa da berez, baina labore haziekin batean eramanda mundu guztira zabaldua dago gaur. Herri medikuntzan digestioa errazteko eta urdaileko ondoezak sendatzeko erabiltzen da nabar-lorearekin egindako edabea.